hamasei bikoteren artean, Amets Amubieta eta Maialen Aldalur bikote azpeitiarrak dantzatu zuten ondoen atzo, arin-arina eta fandangoa. Gazteen Dantza Txapelketako hamazazpigarren edizioa jokatu zen Plaza Berrin, eta Amubieta eta Aldalurrek jantzi zuten irabazlearen txapela.
Bigarren bikote onena ere azpeitiarra izan zen, Axier Ibarguren eta Garazi Gurrutxagak osatutakoa. Hirugarren lekuan berriz, Axier Iriarte eta Ane Urruzola geratu ziren. Herritar ugari gerturatu ziren Plaza Berrira, igande goiza dantza txapelketa ikusiz pasatzera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!