Manuel Larramendi Kultur Bazkunak, Arantzibia egoitza berria inauguratu zuen azaroaren 17an. Inaugurazio ekitaldian izan ziren: Bazkunako lehendakaria Jon Unanue, Andoaingo alkatea Ane Carrere eta Eusko Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko zuzendaria Begoña Muruaga, hainbat herritarrekin batera. Arantzibia egoitzan kokatzen dira Rikardo Arregi Aldizkaritegia, Aiurri aldizkaria eta Erroitz enpresaren egoitzak, eta 111 akademia.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!