Disko eta DVD berria, salgai

Kronika - Erredakzioa 2011ko abe. 4a, 01:00

Esne Beltza talde hernaniarrak ostiralean aurkeztu zuen Koldo Mitxelenan lan berria. Formatu berezia du taldearen hirugarren lan honek, bikoitza baita eta bi euskarritan editatu baitute. Ba­tetik, DVD-liburu formatuko lana aurkeztu zuten: Freedom DVDa, 3 kolpetan CDa eta 32 orriko liburua. Edizio bereziko formatua da hau, eta gaur hasiko den Durangoko Azokan bakarrik izango da salgai. Bestetik, CDa-liburu formatuko lana aurkeztu zuten: Freedom DVDa, 3 kolpetan CDa eta 64 orriko liburua. Formatu hau ohiko dendetan egongo da eskuragarri.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!