AZPEITIA, Lazkao, Amasa, Lezo, Alegi, Anoeta, Zizurkil, Billabona, Oiartzun eta Hernaniko 16 bikotek hartuko dute parte gaur, Kriskitina taldeak antolatutako Gazteen Dantza Txapelketan. Plaza Berrin izango da, eguerdiko 12:00etatik aurrera, eta euria egiten badu, Biterin egingo da.
9-15 urte bitartekoak
Jon Gaztelumendi eta Garazi Lasak osatutako bikotea izango da bikote hernaniar bakarra, eta hauen eta gainontzekoen adina 9 eta 15 urte bitartekoa da.
Arin-arina eta fandagoa dira dantzatuko dituzten bi piezak, eta horiek Beñat Luluaga eta Aitzol Txapartegik joko dituzte.
Epaimahaiari dagokionean, Gipuzkoako Dantzarien Biltzarreko kideek egingo dute bozketa lana.