aurreneko buelta partidurik galdu gabe bukatu ostean, Hernanik gaur hasiko du bigarren itzulia Durangoren kontra. Landaren jokatzekoa zen partidua Zarautzen jokatuko dute, uholdeak medio, Landarek egoera txarrean jarraitzen duelako. Partidua eguerdiko 12:00etan izango da, eta errugbi taldeak dei egin die herritarrei Zarautzera animatzera joateko. Etxeko partidua izaki, gaur ere bazkari eder bat zozketatuko dute elkarteko bazkide langutzaileen artean. Aste honetako babeslea Errioguarda jatetxea da.
Dirua lortzeko, egutegia
Jakina da errugbi elkartearen egoera ekonomikoa ez dela onena, eta beste hainbat ekintzen artean, jokalariek egutegi bat egitea proposatu zioten zuzendaritzari. Eta proposatu bakarrik ez, egin ere bai! Egutegia zortzi argazkiz osatuta dago, eta bertan jokalariak biluzik ageri dira egoera ezberdinetan. 5 euroan salduko dute, gaur Zarautzen, eta Kaxkoko tabernetan.