Urnietan omenduko dituzte bihar, Felix Iribar, Juan Cruz Otaño eta Martin Artola

Kronika - Erredakzioa 2011ko abe. 7a, 01:00

Urteroko egun haundia bihar dute bolari eta tokalariek: Bola eta Toka Eguna. Urnietan egingo dute aurten, eta denetik izango dute. Nola ez, lehian hasiko dira: 09:30etatik 11:00etara, Bola eta Toka txapelketa, Urnietako bolatokian. Ondoren meza, 12:00etan; eta bazkaria, 14:00etan, Zaldundegin. Hiru herritar omenduko dituzte: Felix Iribar eta Juan Cruz Otaño bolariak; eta Martin Artola tokalaria.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!