Erakusketa eta dastaketa gastronomikoak, aste osoan

Kronika - Erredakzioa 2011ko abe. 3a, 01:00

Astigarragako Sagar­doe­txeak, sagardoaren kulturan oinarritutako esperientzia gastronomiko-kulturala eskainiko du gaurtik hasita datorren igandera bitarte. Hau da, sagardogintzarekin lotutako artelan ezberdinekin erakusketa bat egongo da eta horrez gain, barrikoteak antolatu dituzte sargardo berriko uztarekin, eta gaztain eta sardina zaharrek lagunduta.

‘Sagardogintzako artelanak’ erakusketa, doan
Sagardoetxeak eskaintzen duen erakusketan, sagardogintzarekin erlazionatutako eskualdeko artista ezberdinen obrak egongo dira ikusgai: egurrezko tailak, eskulturak, ilustrazioak, argazkiak, margolanak, bitxiak... Horiek guztiak ikusteko aukera izango da eta sarrera doan da. 

Barrikotea, 5 euroren truke
Sagardoetxeko bisita gidatuetan, orain arte, sagardo, muztio eta likore probaketa eskaini ohi da. Abenduko aste honetan, berriz, horrez gain, sagardoaren uzta berriko barrikoteak eskainiko dituzte, gaztain eta sardin zaharrekin lagunduta. Guztia, 5 euroren trukean izango da.

Egun guztietan irekita
Sagardoetxea, abenduko jaiegun hauetan irekita egongo da eta ordutegia goiz eta arratsaldekoa izango da, gaurtik larunbatera: 11:00etatik 13:30e­tara eta 16:00etatik 19:30etara. Datorren igandean berriz, hau da, abenduaren 11n, goizez bakarrik egongo da irekia: 11:00etatik 13:30e­tara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!