JON Gaztelumendi eta Garazi Lasa bikote hernaniarrak, eta beste hamabostek, Gazteen Dantza Txapelketan hartuko dute parte bihar: Azpeitia, Lazkao, Amasa, Lezo, Alegi, Anoeta, Zizurkil, Billabona eta Oiartzungo bikoteek. Kriskitina dantza taldeak antolatu du txapelketa, eta Plaza Berrin jokatuko da, 12:00etan hasita (euria egingo balu, Biterin).
Partehartzaileak 9 eta 15 urte bitartekoak dira, eta fandagoa eta arin-arina dira dantzatuko dituzten piezak. Musika Beñat Luluaga eta Aitor Txapartegik jarriko dute, eta epaimahai lana Gipuzkoako Dantzarien Biltzarrak egingo du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!