Auzolana antolatzeko bilera gaur, Ereñotzuko auzo etxean

Kronika - Erredakzioa 2011ko abe. 3a, 01:00

auzolana bultzatzea da Ereñotzuko Auzo Udalaren helburuetako bat, eta asmo horrekin, bilera antolatu dute gaur goizean. 11:00etan hasiko da, auzo etxean, eta ereñotzuar guztiak daude gonbidatuta.

«Auzolana geroz eta tresna inportanteagoa izango da»
Kronikara bidalitako oha­rrean, Auzo Udalak dio au­zo­lana izango dela bere ges­tioren ardatz nagusia bi arrazoiengatik: batetik, euskal kulturaren ardatzetako bat izan den jokamoldea be­rres­kuratuko delako; eta bestetik, krisi ekonomikoaren eraginez, Auzo Udalaren baliabideak mugatuak direlako eta tresna honek auzoko beharrei aurre egiten lagunduko duelako.

Bost puntu, auzolana antolatzeko
Auzolanean egin beharreko zenbait lan zehaztuta di­tuzte, eta horien berri eman eta antolatzeko, bost puntu izango dituzte gaurko bi­leran hiz­ketagai: 1) Au­zo­la­nean egin daitezkeen proiek­tu eta lanen berri ematea; 2) Egu­tegi moduko bat ze­haz­tea: urte bukaeran eta da­torren urtean zehar; 3) Zein lan mota egin behar diren zehaztea; 4) Auzo­la­nerako prest egongo liratee­ken au­zotarren zerrenda osatzea; eta 5) Auzolana antolatzea.

Telefonoz, baiezkoa Bilerara joan ezin dutenek, baino auzolanean parte har­tzeko asmoa dutenek, tele­fo­noz eman dezakete baiez­koa, eta zein lan egiteko prest egongo liratekeen esan. Ho­rretarako, ondorengo telefono zen­bakira deitu behar dute: 943 55 10 00.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!