Hizketaldirako tartea motz geratu zen, joan den ostiralean, Euskal Herri-Musika dokumentala ikusi ondoren. Asko baitzegoen esateko! Fernando Larruquert dokumentalaren zuzendariak bi ideia nabarmendu zituen bere hausnarketen artean: alde batetik, kulturaren beharra; eta, bestetik, kultur espresio guztietan euskal izaera nabarmentzearen garrantzia: «Zergatik kantatu behar dugu euskaldunok italiarrek egiten duten bezala?», azaldu zuen. Larruquert-ekin batera, Txomin Artolak eta Juan Mari Beltranek ere lagundu zuten Euskal Herri-Musikaren ingurukoak ezagutzen, biek parte hartu baitzuten film horretan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!