`Buah txabal´ ikuskizuna bihar, Unai Iturriaga eta Jon Zubiagaren eskutik

Kronika - Erredakzioa 2011ko abe. 2a, 01:00

Azaroa pasa bada ere, azaro kulturalaren bueltako ekitaldiekin ja­rrai­tzen dute Goizuetan. Biharkoan, Unai Iturriagak idatzitako eta Jon Zubiagak antzeztutako Buah txabal ikuskizuna eskainiko dute Ganbaran, 19:00etan. Publiko gazteari zuzendutako antzezlana da, 17 urtetik aurrerakoei. Hortik aurrera, nahi duten guztiak gerturatu daitezke ikustera, antzezten diren egoerak ez baitira gazteen bizi­tzan bakarrik gertatzen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!