Azaroaren 24ko Kronikan, alderdi sozialistak aurreratu zuen Atez Atekoari buruzko galdera batzuk egingo zizkiola Luis Intxauspe alkateari astearteko Plenoan, eta hala izan zen.
Bost galdera, Alkateari
Puntu guztiak bozkatuta, PSE-EEko Chica zinegotziak hartu zuen hitza, eta aurreneko galdera egin zion: «Zergatik eramaten da Organikoa Itxasura?» Alkateak erantzun zion organikoa noizbait Itxasura eramaten bada informatuko dutela, baina oraingoz ez dela erabakirik hartu, azterketa fasean dagoela.
Segidan, organiko bilketaren aurreikuspena eskatu zion zinegotzi sozialistak. Alkateak erantzun zion prebisio bat egitea zaila dela, baina orain arteko datuak aztertuta, ideia bat izan daitekeela: «hilean 125 tona organiko biltzen dira, baina kontuan izan behar da autokonposta bultzatzen dugula, eta hor organiko zati haundi bat konpostatzen dela».
Organikoa tratatzeko planta egiteko asmorik ba al duen ere galdetu zion Chicak Intxausperi, eta honek erantzun zion hori Gipuzkoako kontsortzioaren esku dagoela. Hori bai, Hernaniko Udala egitearen alde dagoela.
Azkenik datozen urteetan hondakin tasa zein izango den galdetu zuen Chicak, eta Alkateak erantzun zion tasak aldagai askoren menpe daudela eta erantzun zehatz bat ezin dela eman: erraustegia, konpostaje planta...