Astelehenetan talde lanak, urtarrileko manifestazio nazionala antolatzeko

Kronika - Erredakzioa 2011ko abe. 2a, 01:00

Bilerak Biterin egingo dituzte, arratsaldeko 19:00etan, eta asteburuan atxikimenduak biltzeko mahaia jarriko dute. Gaur ostiraleroko kontzentrazioa deitu dute, Zinkoenean.

Euskal preso eta iheslarien egoera aldatzeko asmoarekin, herritar talde batek batzarra antolatu zuen azaro erdialdean. Ideia asko bildu ziren orduan, eta horiek lantzeko asmotan hiru fetxa jarri zituzten. Hiru bilera horiek joan den astean egin zituzten, eta bertan, aurreneko pausu gisa, datorren urtarrilaren 7ko manifestazioa antolatzea erabaki zuten. Antolaketa, lan banaketa eta koordinazio lanetarako taldeak egin dituzte, eta astelehenetan elkartuko dira Biterin, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

Atxikimenduetarako, mahaiak asteburuan
Atxikimenduak ere bilduko dituzte, bai indibidualak eta baita eragileenak ere. Horre­tarako mahaia jarriko dute asteburuan: larunbatean 12:00­etatik 14:00etara egongo dira Plaza Berrin; eta igandean ordu berean, Atsegin­degin.

Kontzentrazioa, Zinkoenean
Horrez gain, ostiraleroko le­gez, kontzentrazioa egingo du­te gaur Zinkoenean. Arratsal­deko 20:00etan izango da, Gai­xo larriak eta kondena osoa betea duten presoak etxera lelopean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!