Hernaniko Kriskitina Dantza Taldeak antolatuta, XVII. Gazteen Dantza Txapelketa izango da igandean. Guztira 16 bikotek hartuko dute parte eta horien artean izango dira Jon Gaztelumendi eta Garazi Lasa hernaniarrak. Txapelketa 12:00etan hasiko da, Plaza Berrin. Eguraldi txarra egingo balu, Biteri Kultur Etxean egingo litzateke.
Gipuzkoako 10 herritako dantzariak
Txapelketan neurtuko diren bikoteak 16 dira eta Gipuzkoako 10 herritako ordezkariak izango dira: Azpeitia, Lazkao, Amasa, Lezo, Alegi, Anoeta, Zizurkil, Billabona, Oiartzun eta Hernani.
Bakoitzak, fandangoa eta arin-arina
Parte hartuko duten gazteek 9-15 urte bitarte dituzte. Bikote bakoitzak fandango eta arin-arin bana dantzatu beharko du, trikitixaren erritmora. Erritmo hori jartzeaz arduratuko direnak Beñat Luluaga eta Aitzol Txapartegi izango dira.
Gipuzkoako Dantzarien Biltzarra
Txapeldunak zeintzuk diren erabakitzeaz arduratuko direnak Gipuzkoako Dantzarien Biltzarreko kideak izango dira.