igandean 28 artisau inguratuko dira Hernanira, eta Atsegindegi txiki geratuko da, inoizko postu gehiena bilduko baita bertan. Pablo Lasaren omenez antolatzen da Artisau Azoka, aurten 31garren urtez, eta Gabiltza elkarteak antolatzen du, Gipuzkoako artisauen elkarteak.
Aurten berrikuntza asko dakarzki Hernanira azokak; besteak beste, Mikel Barreiro hernaniarraren kartoizko tresnak eta altzariak, Asun Jauregiren burni lanak, edo Xabier Ormazabalen motxilak.
Otargintza eta artilea,
bi izar,
Artisau Azokan
Ezagun bihurtu dira Anastasia Leundak egindako artilezko eta ezkurrezko lanak, eta aurten ere ez dira faltako. Oraindik urte gehiago daramazkiena, Laureano Paniagua urnietarra, bere otar eta saskiekin etorriko da, zumitz-lanetan artista haundia bera, eta Azoka honetan ondo ezaguna.
Hernaniarrak, gehiago
Urtero hernaniar gehiago izaten dira Artisau Azokan. Nekane Flamarike eta Ziku bitxigileak hor izango dira, eta baita Xabier Ormazabal, Mikel Barreiro, edo Aitor Ruiz de Egino.
Azokari zaporea eta kolorea emateko, Yubiren marokoko pastak, Segurako taloak, Irungo dultzaina hotsak, eta Hernaniko trikitilariak.