Abenduan sartu gara gaur, eta horrek Gabonak gainean ditugula esan nahi du. Kultur ekintzen agenda begiratzea besterik ez dago. San Joan Konpartsak urtero antolatzen duen Santo Tomas jaia ospatu ondoren, Gabonetako kontzertu, emanaldi eta Errondak izango dira protagonista. Noski, Olentzero ahaztu gabe. Santo Tomas Eguna abenduaren 21ean bada ere, San Joan Konpartsak, lehenago, abenduaren 17an antolatu du festa eguna. Ohitura den bezala, nahi adina txistorra jateko aukera izango da, 11:00etatik aurrera, Plaza Berrin. Arratsaldean, berriz, erromeria izango da Patxi Perez Taldearekin. Gabonetako kontzertuei dagokienean, dozena bat emanaldi izango dira, herriko talde ezberdinen eskutik: Txistulari Banda, Doinuzale eskola, Ozenki Abesbatza, ikastetxeetako abesbatzak, Musika Banda, Parrokiko Abesbatza, Kantuz Abesbatza... Horrez gain, Gabon Gaueko Erronda izango da Musika Bandarekin, eta Urte Zaharreko Erronda, Ohitura Zaharrak Abesbatzarekin.
Ekintza ugari, hasteko
Gabonen aurretik ere izango da zertaz gozatu eta abenduari ekiteko, ekintza ugari izango dira aste honetan bertan. Gaur, Zine Klubaren barruan, Nunca me abandones pelikula izango da ikusgai. Bihar, zine foruma izango da Inmigrazioa eta harremanen inguruan, Amherrek antolatuta. The visitor filma izango da ikusgai.
Igandean, berriz, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken finalerdia jokatuko da Galarreta pelotalekuan. Eta horrez gain, Pablo Lasa Artisau Azoka eta Gazteen Dantza Txapelketak izango dira.
Hernani’n Musik eta Urtekariaren aurkezpena
Hilabete honetan, besteak beste, aipatzeko bi ekitaldi gehiago ere izango dira: Hernani’n Musik programaren barruan, Onintza Albeniz eta Maddi Oihenarten kontzertua eta Hernani 2011 urtekariaren aurkezpena.
Horrez gain, ohi bezala, erakusketak, Literatur Solasaldiak eta Gazte Txokoaren ekintzak izango dira.
Abenduko kultur ekintzen agenda
Abenduak 1,
Zine Kluba. Nunca me abandones. Zuzendaria: Mark Romanek. Biteri Kultur Etxean, 21:30etan.
Abenduak 2,
Zine foruma: Inmigrazioa eta harremanak.
The visitor (2009). Sandiusterrin, 19:00etan.
Abenduak 4,
Bertso Saioa. G Puntuko finalaurrekoa. Galarreta pilotalekuan, 17:30etan. Antolatzailea: Gipuzkoako Bertsozale Elkartea.
Abenduak 4,
XXXII. Pablo Lasa
Artisautza Azoka. Atsegindegi plazan, 11:00-14:00 eta 17:00-20:00. Antolatzailea: Gabiltza taldea.
Abenduak 4,
Hernaniko Gazteen XVII. Dantza Txapelketa. Plaza Berrin, 12:00etan. Antolatzailea: Kriskitina dantza taldea
Abenduak 5-15,
Bisuteria-abalorioak ikastaroetan izena emateko epea. Biteri kultur etxea.
Abenduak 7,
Argazki, pintura eta eskultura erakusketa. Egilea: Oscar Galiana. Biteri Kultur Etxean, 18:00etatik 20:00etara.
Abenduak 10,
Gazte Txokoa. Sukaldaritza tailerra: bonboiak.
Abenduak 11,
Gazte Txokoa. Kutxa Espaziora irteera.
Abenduak 13,
Literatur Solasaldiak: Liburua: Eguzki kolpea. Horacio Quiroga. Euskeraz, Ane Mayoz dinamizatzailearekin. Udal Liburutegian, 19:30etan.
Abenduak 13-30,
Arte erakusketa. Egilea: Triangelu. Biteri Kultur Etxean, 18:00etatik 20:00etara.
Abenduak 14,
Literatur Solasaldiak: Liburua: El jardin de los Finzi-Contini. Giorgio Bassani. Gaztelaniaz, Jose Luis Cancho dinamizatzailearekin. Udal Liburutegian, 19:30etan.
Abenduak 15,
Hernani’n Musik, Onintza Albeniz eta Maddi Oihenartekin. Biteri Kultur Etxean, 19:30etan.
Abenduak 15,
Zine Kluba. Melancolia. Zuzendaria: Lars von Trier. Biteri Kultur Etxean, 21:30etan.
Abenduak 16,
Zine foruma: Inmigrazioa eta harremanak. Retorno a Hansala. Sandiusterrin, 19:00etan.
Abenduak 16,
Kontzertua Doinuzale musika eskolako ikasleekin eta Ozenki abesbatzarekin. Milagrosa kaperan, 19:00etan.
Abenduak 17,
Hernani 2011 urtekariaren aurkezpena. Udaletxean, 12:00etan.
Abenduak 17,
Gazte Txokoa. Truke azoka.
Abenduak 17,
Santo Tomas Eguna, Plaza Berrin, 11:00etan. Antolatzailea: San Joan Konpartsa elkartea. Erromeria Patxi Perez Taldearekin 18:30etatik 20:30etara.
Abenduak 18,
Eguberriko txistu kontzertua, Txistulari Banda eta
gitarra-jolea. Milagrosa kaperan, 13:00etan.
Abenduak 21,
Gazte Txokoa. Santo Tomas azokara irteera.
Abenduak 22,
Kontzertua Doinuzale musika eskolako ikasleekin eta Ozenki abesbatzarekin. Ereñotzuko elizan, 19:00etan.
Abenduak 22,
Gabon kanten jaialdia herriko eta ikastetxeetako abesbatzekin. San Joan Bataiatzailea parrokian, 20:00etan. Antolatzailea: Kantuz abesbatza.
Abenduak 22,
Gabonetako kontzertua Hernani Musika Eskola Publikoko piano eta soka ikasleekin. Biteri Kultur Etxean, 18:00etan.
Abenduak 23,
Gabonetako kontzertua Ozenki abesbatza eta Hernaniko Musika Bandarekin. Milagrosa kaperan, 19:45etan.
Abenduak 23,
Gabon kantak Musika Eskolako ikasleekin, 17:00etan.
Abenduak 24,
Baserriz baserri olentzeroa. Gudarien plazatik abiatuko da, 15:00etan.
Abenduak 24,
Gabon kantak Hernaniko Parrokiko abesbatzarekin, Agustindarren elizan, 17:00etan.
Abenduak 24,
Olentzeroa kaleetan barrena, Ttarla dantza taldearekin. Gudarien plazatik abiatuko da, 18:00etan.
Abenduak 24,
Gabon Gaueko kale buelta, Kantuz abesbatzarekin. Milagrosa kaperatik abiatuko da, 18:30etan.
Abenduak 24,
Gabon Gaueko Erronda, Hernaniko Musika Bandarekin. Gudarien plazatik
abiatuko da 20:00etan.
Abenduak 25,
Eguberri Eguneko Alborada, Hernani Musika Eskolako txistulariekin, herrian barrena.
Abenduak 27,
Eliz musika kontzertua Kantuz abesbatzarekin. Milagrosa kaperan, 20:00etan.
Abenduak 27,
Gazte Txokoa. Kars-etara irteera.
Abenduak 31,
Urtezahar Eguneko Erronda Hernaniko Ohitura Zaharrak abesbatzarekin, 17:30etan.
Urtarrilak 1,
Incansables txarangaren irteera, 01:30etan.