Juanra Jódar eta Mikel Zubeldia hernaniarrak Himalayan ibili dira azaroan, eta Inja Tse mendia igo dute, 6.185 metroko gailurra. Azaroa han pasa dute Jódar eta Zubeldiak, eta beste bi menditzar ere igo dituzte, 5.500 metrokoak.
Bi izeneko mendia
Inja Tse edo Island Peak izena ere badu mendi horrek, eta ezaguna da mendizaleen artean. 6.185 metroko mendia ez da Himalayako haundienetakoa, baina esfortzu ikaragarria eskatzen du, kontuak asko zailtzen direlako altura horietara gorputza moldatu behar denean. Horretarako, bi mendizaleek, 15 eguneko trekkinga egin dute, eta azaroaren 23an igo dira tontorrera.
Gokyo Peak, Kala Patar, eta Everesteko kanpo basea
Aklimatazioa egiteko 5.500 metrotan ibili dira Jódar eta Zubeldia: Gokyo Peak (5.480 m) eta Kala Patar (5.545 m) mendiak igo dituzte, eta Everesteko kanpo basean ere izan dira (5.400 m). Halako esfortzua eginda, gustora hartuko dute etxeko atsedena, ondo irabazitakoa.