Energia garbietan dago etorkizuna, eta hori argi dute Oronan. Atzo aurkeztu zuten Orona IDeO Galarretan, Donostiako Parke Teknologikoaren jarraipena izango dena. Energia garbi edo berriztagarriak aztertu, sakondu eta hauekin innobatzeko gunea izango da Parke Teknologiko berria. Horretarako, hiru ardatz uztartuko dituzte: enpresa, ikerketa eta ikaskuntza. Atzoko aurkezpenean, proiektu definitiboa azaldu zuten Xabier Mutuberria Oronako zuzendariak, Iñaki Aranburu Sustapen eta Marketing zuzendariak eta Migel Enkabo, Innobazio Teknologikoaren zuzendariak.
Eraikitzen hastekoak
Galarretako obrak aurrera doaz, eta atzo Mutuberriak esplikatutakoaren arabera, urtarrilerako aurreneko fasea bukatua egongo da: kotxeentzako bi pisuko parkina, zimienduak jarri, saneamentua egin... Handik aurrera dira erakitzen hastekoak. Mutuberriak azaldu zuen, Parke Teknologikoa 2014ko apirilerako bukatuta egotea aurreikusten dutela, eta hala, inaugurazioak Oronaren 50garren urteurrenarekin koinzidituko duela.
Parke Teknologikoaren proiektu totalak 176 milioi eurokoa aurrekontua du, eta behin bukatuta, 1.000 lanpostu kualifikatu berri sortuko dira.
Enpresa, ikerketa eta
ikaskuntza, uztartuta
Parke Teknologikoaren muina izango dena aurkeztu zuten atzo. Eraikin guztien zentroa Orona Zero izango da. Eraikin hau izango da Orona Korporatiboaren eta Orona EIC-ren (Elevator Innovation Centre) egoitza. Oronako ikurraren itxura du, eta bi futbol zelairen tamaina izango du.
Aldamenean, ikerketarako espreski diseinatutako egoitza egongo da. Laborategiak egongo dira bertan, eta elektrizitatea nola almazenatu ere ikertuko da.
Orona fundazioaren eraikina izango da beste nagusietako bat. Ikaskuntza izango da bertako ardatza, eta Mondragon Unibertsitateak bi gradu emango ditu bertan: biak energia garbien ingeniaritzak izango dira.
Azkenik, laugarren eraikinaren funtsa, energia almazenatzea izango da. Bertan baita ere, energia garbia nola sortu eta eta nola efizienteki kontsumitu ikertuko dute.
Elkarbizitzarako gune ugari
Parke Teknologikoan gune berdeak izango dira nagusi, eta aisialdi gune izaera ere izango dute. Horretarako, aipatutako eraikin guztiak batuko dituen Orona IDeO plazak bi helburu nagusi izango ditu: harremanak sustatzea eta ideiak trukatzea.
----------------------------------------------------------------------
1. Orona Zero
Eraikin nagusia izango da, eta Orona Korporatiboaren eta Orona
EIC-ren egoitza izango da.
2. A3 Eraikina
Laborategientzako egoitza aurreratua izango da, eta almazenatze elektrikoaren ikerketa ere egingo da bertan.
3. Orona Fundazioa
Mondragon unibertsitatearen egoitza izango da, eta baita prestakuntza etengabe jasotzeko gunea ere.
4. Orona IDeO galeria
Hiru sistema uztartuko dira hemen: energia garbia sortzeko, almazenatzeko eta kontsumo efizientea bultzatzeko.
5. Orona IDeO plaza
Ikertzaile, langile eta ikastolen arteko harremanak sustatu, eta ideiak trukatzea helburu duen hiri-aretoa.
6. ECO Boulevard-a
Teknologia zabaltzeko bizkarrezurra. Oinezkoek izango dute lehentasuna eta begiratokia izango du.