Ibon Iriondo eta Eva Esnaola, hernaniar bizkorrenak

Kronika - Erredakzioa 2011ko aza. 29a, 01:00

donostiako Maratoiaren 35garren edizioa korritu zen igandean, eta bertan izan zi­ren Hernaniko 20 korrikalari. Ma­ratoia Btami Ot­m­anek irabazi zuen, 2:20:26ko denboran helmugaratuta. Her­na­niar azkarrena Ibon Irion­do izan zen; 92 garren postuan iritsi zen Anoetako helmu­gara, 2:46:29 ko denbora eginda. Aurre­ne­ko ema­ku­mea berriz, Claudia Be­ho­bide hon­da­rribiarra izan zen, 2:20:54­ko marka eginda. Her­naniarren kasuan, Eva Esnaola izan zen emakume bizkorrena, 492­garren postua eginda, 3:05:23­ko markarekin.

Sergio Roman bigarren, 10 kilometroko proban

Nobedade bezala, Maratoia hasi eta 15 minutura 10 kilometroko proba bat antolatu zuten igandean. Asko izan ziren proba honetan parte hartu zuten korrikalariak, tartean Sergio Roman hernaniarra. Eta parte hartu bakarrik ez, atleta hernaniarra bigarren izan zen, Hossain Kaanache irabazlea baino 9 segundu beranduago helmugaratuta; Kaanachek 31:12 minutu behar izan zituen, eta Romanek 31:21.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!