Goikoetxea eta Huizi azpitxapeldun, Etxarriko finalean

Kronika - Erredakzioa 2011ko aza. 30a, 01:00

Sakanako txapelketako finala jokatu zuten larunbatean Goikoetxea eta Huizi paletari hernaniarrek. Partiduko aurreneko tantuetan Yudith eta Maiteren aurretik jartzea lortu zuten, eta bederatzi tantuko tartea ere lortu zuten. Baina esperientzia falta nabaria izan zen tantuek aurrera egin ahala, eta azkenean bikote nafarra izan zen garaile, 24-30.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!