Igandean bukatu zen Elkarte Arteko arrantza txapelketa, Nautika Izkirok Donostian antolatutako arrantza saioarekin. 150 arrantzalek hartu zuten parte, eta ohi bezala, tartean izan ziren Txantxangorri elkarteko hainbat arrantzale.
Javier Egibar izan zen Txantxangorriko arrantzale trebeena, 845 gramoko bi karraspio arrantzatuta, eta txapelketa 19garren postuan bukatu zuen. Txantxangorriko bigarren arrantzale onena Natxo Irigoien izan zen, 295 gramo karraspio bat arrantzatuta; 45garren postuan bukatu zuen txapelketa.