Azaroaren 6ko uholdeak, eta bi mozioren bozketa gaur, Plenoko hiru puntu nagusiak

Kronika - Erredakzioa 2011ko aza. 29a, 01:00

hamabost puntu izango ditu gaurko Plenoak aztertu eta ondoren bozkatzeko. Arratsaldeko 19:00etan izango da, Udaleko Pleno aretoan (2garren solairuan). Aztergai izango dituzten puntu gehienak tramiteak izango dira, besteak beste, Sagastiyako etxeen edo Parke Tekno­logikoaren ingurukoak.

Uholdeak, hizketagai
Plenoko puntu nagusienetako bat joan den azaroaren 6ko uholdeen ingurukoa izango da. Atzoko Hirigintza Batzor­dean onartu zen uholdeak saiheste aldera, aldaketa bat egitea Uraren Euskal Agentzia­rekin dagoen protokoloan.

Bi mozio, gaur
Plenoak bozkatuko dituen beste bi puntu mozioak izango dira: bat, datorren azaroaren 3an izango den Eus­kararen Nazioarteko Eguna­ren ingurukoa, eta bestea, Euskal Presoen eskubideen aldekoa. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!