Hernanik kostata irabazi zion atzo L’Hospitalet taldeari. Katalanek defentsa gogorra erakutsi zuten. Lehenengo zatian 3-11 aurreratu ziren hernaniarrak, baina azken 10 minutuetaraino sufritu zuten. Orduan erabaki zuten partidua 3 entsaio eginda: 3-28. Hernanik bonusa lortu zuen, bost puntu beraz, eta gero eta liderrago da. Lehenengo itzulia bukatu da eta jokatutako 7 partiduak irabazi ditu, bonusekin. 35 puntu dauzka, bigarrenari 7 puntuko aldea ateratzen dio eta Play Offa eskura dauka. Hurrengo partidua igandean izango da. Etxeko partidua jokatuko du Zarautzen, Durangoren aurka.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!