Arrieta eta Gorrotxategi, txapeldun

Kronika - Erredakzioa 2011ko aza. 28a, 01:00

Hernaniarrek emaitza onak lortu dituzte asteburuan eta horien artean nabarmentzekoa da, Ioritz Arrieta eta Aitor Gorrotxategiren garaipena. Ohorezko mailan, Larrañaga eta Uzkudun azpeitiarrei finala 22-11 irabazita, Gipuzkoako txapeldun dira. Hernaniarrak hasieratik jarri ziren aurretik, 8-1, eta aldeari eustea lortu zuten partidu osoan. Bestalde, jubeniletan, Altuna eta Lujanbio II es­kuz, eta Pagola eta Huizi paletan, finalerdiak jokatzeko sailkatu dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!