Ur Mia elkarteak ditu mus jokalari onenak: Jose Kaloka eta Angel Pikabea

Kronika - Erredakzioa 2011ko aza. 28a, 01:00

Azaroaren 21ean Hernaniko Elkarte arteko Mus Txapelketako finala jokatu zen eta bertan erabakita geratu da zein elkartek dituen mus jokalari onenak: Ereñotzuko Ur Mia elkarteak. Jose Kaloka eta Angel Pikabea nagusitu zitzaizkien Karobi elkarteko Paco Gallego eta Patxi Santanari. Hirugarren postuan Elizatxo elkartea geratu da Vixente Goikoetxeak eta Juan Miguel Goikoetxeak, Ur Miako Iñaki Santa Cruzi eta Iraitz Santa Cruzi irabazi baitzien. Txapelketa behar bezala bukatzeko, afaria egin zuten ostiralean Goiz Eguzki jubilatu etxean eta ondoren, sariak banatu zituzten. Urtero, elkarte desberdin bat arduratzen da txapelketa antolatzeaz eta aurten Gure Txoko elkartea aritu da zeregin horretan. Txapelketa bukatuta, Gure Txokok eskerrak eman nahi dizkie parte hartzaile guztiei, izan duten jarrera ezinhobeagatik eta baita patrozina­tzaile, hornitzaile eta kolaboratzaile guztiei. Udalari aipamen berezia egin nahi izan dio.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!