Hirigintza eta Ingurumen Batzordea izango da gaur, 18:45etan, Udaletxeko Areto Nagusian (2. pisua). 13 gai izango dituzte aztergai eta horietatik gehienak lizentzia eskaerak izango dira. Horrez gain, Urumea ibaiaren arroan, Karabel auzoan, uholdeak saiheste aldera, Uraren Euskal Agentziarekin dagoen protokoloan aldaketa bat egitea edo eranskin bat onartzea aztertuko dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!