Ostiralean, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna izan zen eta horren harira, antzerki-foruma antolatu dute gaur, Udaleko Berdintasun Kontseiluak eta Sailak: Comprimidos. ¿Por qué los hombres estamos comprimidos?
Antzerkiaren bitartez eta ondorengo forumarekin, maskulinotasun sexistaren eraikuntzaz eta honek emakume eta gizonengan dituen ondorioez egin nahi da gogoeta. Indarrean dagoen maskulinotasun ereduak emakumeenganako indarkeriarekin duen loturaz ere aritzen da, Patxi Perez aktorearen antzerkia.
Biterin izango da 19:00etan, gazteleraz. Dohainik da, baina aforoa mugatua da.
Gizonezkoei dei berezia
Emanaldia herritar guztientzat bada ere, bereziki gizonezkoei luzatzen diete gonbitea.