Zilegi Eskolaren barruan, ikastaro bat izango da asteartean, Hernanin. Jon Lizarragak elektrizitatea etxean nola moldatzen den azalduko du. AEK euskaltegian izango da 14:30etatik 16:30etara. Abenduaren 7an ere izango da beste saio bat. Astigarragako euskaltegian ere izango da aukera ikastaro hau jasotzeko: abenduak 5, 12 eta 19, 09:30etatik 11:30etara eta 19:00etatik 21:00etara. Izena emateko: 607 592 864 eta hernani@aek.org.
Bestalde, informatikari buruzko ikastaroa emango du Arkaitz Sukuntzak, Astigarragan, abenduaren 13 eta 20an. Nola babestu haurrak interneteko arriskuez eta sare sozialak landuko dituzte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!