Hernaniko Xake Txapelketan 33 jokalari aritu dira aurten; inoiz baino gehiago. Giro ederrean joan da txapelketa eta modu berean bukatu zuten atzo. Martiarena andoaindarra izan da txapeldun, 6 punturekin. Txapela, garaikurra eta Zumitzan afaria irabazi ditu. Navascues hernaniarra bigarren geratu da puntutan berdinduta. Hirugarrena berriz, Breogan izan da 5,5 punturekin eta lehenengo hernaniarraren saria eman zioten.
Horiez gain, beste hiru lagun saritu zituzten: Julian Romero, lehenengo federatu gabea izateagatik (7garren geratu da 4,5 punturekin); Arandia, lehenengo gaztea izateagatik (8garren geratu da 4,5 punturekin); eta Udakiola, lehenengo beteranoa izateagatik (13garren geratu da 4 punturekin). Saritu guztiek garaikurra jaso zuten.
Laugarren postuan Manso geratu da 5,5 punturekin, bosgarrenean Ixidro 5 punturekin eta seigarrenean Jon Altuna 4,5 punturekin.