Arrieta eta Gorrotxategik Gipuzkoako Txapelketako finala jokatuko dute gaur, ohorezko mailan. Larrañaga eta Uzkudun azpeitiarrak izango dituzte aurrez aurre. Partidu parekatua espero da, baina bikote hernaniarrak peloteoa dominatzea lortzen badu eta Larrañagari errematatzen uzten ez badio, aukera haundiak izango dituzte txapelak eskuratzeko. Partidua Bergaran jokatuko da. Goizeko 11:30etatik aurrera partiduak izango dira eta hernaniarrena bigarrena da.