Sei jokalari, jake mate egin eta txapela eskuratzeko prest

Kronika - Erredakzioa 2011ko aza. 27a, 01:00

Partidak 16:00etatik aurrera jokatuko dira Zumitzan eta 18:30etan sariak banatuko dira.

Hernaniko Xake Txapel­ketako zazpigarren eta az­ken jardunaldia gaur joka­tuko da. Gaur erabakiko da Hernaniko xake jokalaririk onena zein den eta titulu hori lortzeko lehian, sei jokalari izango dira. Txapela honako partidetan jokatuko da: Manso-Breogan, Martia­rena-Jon Altuna, eta Navas­cues-Andreas. Manso, Breo­gan, Martiarena eta Navas­cues berdinduta dira sailka­penaren lehen postuan 5 punturekin eta Jon Altunak 4,5 ditu. Txapelaz gain, beste sari batzuk ere badaude jokoan, eta lehia politak espero dira azken jardunaldi honetan. Esaterako, federatu gabe­ko­en arteko lehen postuaren­gatik lehiatuko dira Julian Romero, Gastesi, Cortes, Arriaran, Udakiola, Corbe­lla eta Kofee. Eta 18 urtetik beherakoentzako saria esku­ratzen ahaleginduko dira Arandia, Alejandro Romero eta Lujanbio. Partidak gaur, arratsal­deko 16:00etatik aurrera jokatuko dira Zumitza tabernan eta ondoren sariak banatuko dira.

Sari ezberdinak
Arratsaldeko 18:30ak aldera, sari banaketa egingo da. Sariak izango dira, txapela, garaikurra eta Zumitzan afaria, lehenengoarentzat; garaikurra, bigarrena­ren­tzat; eta garaikurrak Herna­ni­ko hurrengo onenaren­tzat, federatu gabekoen arte­an lehenengoarentzat, eta 45 urtetik gorako zein 18 urtetik beherako lehenen­goen­tzat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!