Finalaren bila, Rezola eta Gaztelumendi gaur, Agirre eta Irazu bihar

Kronika - Erredakzioa 2011ko aza. 26a, 01:00

finala gainean da. 8 ber­tso­lari pasako dira fi­nalera, eta 18 geratzen dira txapelketan. Finalerdiak hiru saiotan joka­tu­ko dira; saio bakoitzen 6 bertsolari, aurreko saioetatik sailkatu direnak. Tartean, Her­naniko bertso eskolako 4 ge­ra­tzen dira, eta laurek asteburu honetan kantatuko dute: Agin Rezola eta Beñat Gaztelumen­dik gaur, 17:30­etan, Arrasate­ko Uarkape kirolde­gian; Unai Agirre eta Jexux Mari Irazuk bihar, Tolosako Usabal kirol­de­gian. Finalerdietako azken saioa Hernanin jokatuko da, aben­duaren 4an, Galarretan; bertan ez da Hernaniko ordezkaririk izango, baina ikusmin ikara­ga­rria bai, han jakingo baita zein 8 bertsolari diren finalistak. Saio gogorrenak, gaur eta bihar Zozketatu egin da zeinek kantatuko duen saio bakoi­tzean, eta gaurkoa eta bihar­koa dira gogorrenak, ber­tso­la­riei begiratuta. Gaztelumendik azken urte bikainak egin ditu; hain justu, orain dela 4 urte Gi­puzkoako final honetan kan­tatu zuen, eta bigarren postua lortu, Mendiluzeren atzetik. Aur­ten, bera da txapelerako faboritoetako bat. Rezola ere purian da. Gipuzkoako txa­pel­ketan lehenengo fasetik kan­tatu behar izan du, eta honaino iritsita, zer galdurik gabe ariko da gaur, astigartarra. Agirrek eta Irazuk bihar du­te saioa, Tolosan. Biek ere, orain dela lau urteko finalean kantatuta, aukera haundiak dituzte berriz ere finala ha­rra­patzeko, beren mailan kan­ta­tzen badute. Kontrarioak ere bikainak dituzte. Sarriegi, Euskal Herriko finalista; Jon Martin, Gipuzkoako bigarrena 2003an; Zubeldia, Gipuzkoako finalis­ta izana; Elustondo, aurten maila ikaragarrian ari dena... Zuzenean finalera pasako da saio bakoitzeko lehenen­go­a. Gainerako 5ak, puntuazioz.

FINALERDIAK

Arrasate, Gaur, 17:30, Uarkape kiroldegia
Beñat Gaztelumendi  
Felix Zubia   
Alaia Martin   
Agin Rezola 
Iker Zubeldia    Iban Urdangarin

Tolosa, Bihar, 17:30, Usabal kiroldegia
Jexux Mari Irazu      
Aitor Sarriegi      
Unai Agirre      
Beñat Lizaso      
Nerea Elustondo      
Iñigo Izagirre

Hernani, Abenduak 4, 17:30 Galarreta pelotalekua
Jon Martin      
Jokin Uranga      
Iñigo Mantzisidor Mantxi      
Amaia Agirre      
Iñaki Apalategi      
Ainhoa Agirreazaldegi

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!