Fferi eguna dute gaur Goizuetan, eta 60tik gora postu jarriko dituzte artisau eta nekazal produktuekin. Bertako bereizgarri diren betizuak eta bestelako azienda ere ez da faltako, hala nola, sasi ardiak, behorrak, astoak... Urtetik urtera oihartzun haundiago du azokak, eta ilunabarra bitarte, bertako eta inguruko bizilagun ugari espero dituzte antolatzaileek. Goizeko 10:00etatik eguerdiko 13:00ak arte izango da zabalik azoka, eta bertako animali edo produktuak ikusteaz gain, kutixi edo kapritxoren bat erosteko aukera ere izango dute bertaratutakoek. Jarriko dituzten postuetatik asko gainera, 33 inguru, inguruko herrietatik etorritakoenak izango dira. Beraz, antolatzaileak gustura dira azoka hartzen ari den dinamikarekin.
Ale gorria bilatu, eta muxu
Azoka orduan ikuskizuna ezin falta, eta hainbat artisau bertan ariko dira harria tailatzen, harizko galtzerdiak egiten... baina aurtengo nobedadea jubilatuak izango dira, arta-zuritzen ariko baitira. Lehengo erara ariko dira, eta ale gorriren bat topatzen duenak, aukera izango du aldamenean duena, edo gustuko duena muxukatzeko; ikusteko modukoa izango da!
Ilunabarrera arte, festa
Azokaren ostean aizkolariek jarriko dute festa. Lehian Barrenetxea eta Pagola, eta Larra eta Paolla ariko dira. Ondoren, ia herri guztia elkartuko da bazkaltzera, 500 lagundik gora. Eta festa guztitan izan ohi den bezala, musikak lagunduta agurtuko dute eguna. Modestok jarriko du azken ordura arteko saltsa.
EGUNEKO EGITARAUA
10:00-13:00 Azienda feria Isarriko pelotalekuan eta nezkal eta artisau produktuak Plazan.
12:30 Aizkolariak Plazan
14:30 Bazkaria
Ondoren Musika, Modestorekin
Ilunabarrean Erromeria Modestorekin, Musika Plazan