Asteburuko bi partiduak irabazita, sailkapenean salto haundia

Kronika - Erredakzioa 2011ko aza. 26a, 01:00

Bi partidu jokatuko ditu asteburuan Teklan Laser senior taldeak. Aurrenekoa, kiroldegian jo­katuko du gaur, 16:15etan, Ber­garako Soralu­zeren kontra. Eta bigarrena, uholdeen ondorioz atzeratutakoa, bihar jokatuko du. Urre­txun izango da neurketa, Uro­la Garaiko taldearen kontra; 17:00etan hasita. Bi partiduak irabaziz gero, Hernanik nabarmen egingo luke gora sailkapenean. Azken partiduetan bi au­rre­nekoei irabazteko gai izan da talde hernaniarra; baina baita az­kenaren kontra galtzeko ere.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!