Usoa altu pasa da, hego haizeak zakar jo ez duelako

Kronika - Erredakzioa 2011ko aza. 26a, 01:00

Urte erregularra ari da izaten ehiztarientzat aurtengoa; nahi adina ehizatu ez badute ere, Beda Osoa zabaldu zenetik bota dituzte pieza ba­tzuk. Kronikak Txantxangorri el­karteko lehendakariari, Juan Cruz Muñoari, galdetu dio pasea nolakoa ari den izaten, zenbat ehizatu den, non gehien... eta datu guzti horiek emateaz gain, lehendakariak gaineratu du ehiztariak pozik direla, gustura, aurten bota­tzen ari direnarekin: «joan den urtea zeharo txarra izan zen, eta aurten botatakoarekin kontentu dira».
Urriaren 12an zabaldu zen Beda Osoa ehiztarientzat, eta ordutik, Europako hotzetik Afrikako berora dijoazen usoak, birigarroak, oilagorrak... denetatik ehizatzeko aukera zabaltzen da. Hilabete preziatuenak urria eta azaroa izaten dira, eta horien balan­tzea egin du Muñoak.

Usoa, Larre-Gainen gehien
Usoa pasatzeko, hego haizea egitea izaten da aproposena, eta aurten, ez da falta izan. Hala ere, bada garran­tzitsua den beste detaile bat: haizeak gogor jotzea. Eta hori faltatu da orain arte. Hego haizeak suabe jo du, eta usoa dexente pasa bada ere, oso altu pasa da. Txantxangorri elkartean jasotako datuen arabera, aurtengo egun onenak urriaren 21etatik 31ra bitartekoak, eta azaroaren 11 eta 12 izan dira. Larre Gaineko postuan bo­ta dituzte uso gehien, 42 guztira. Bigarren postu txukunena Azketakoa izan da, bertan 29 bota baitituzte, Oriamen­diren antzera. Azken honetan 26 bota dituzte. Hortaz, guztira, 97 uso bota dira Beda Osoa zabaldu zenetik. Muñoak dioenez, usoa ehizatzea zaila izaten da eta Hernaniko postu batean dozena erdi bat uso ehizatzea festarako aitzakia izaten da.

Birigarroa, betiko neurrian
Birigarroa izaten da urtero, Beda Osoa zabaltzen denean gehien ehizatzen den espeziea. Bi larunbat seinalatu izan dira aurten, birigarroaren pasean: urriaren 15a eta 22a. Kasu honetan, Az­ke­tako postuetan bota da birigarro gehien, pen­tsa 2.076tik 1.086 bota dira bertan. Gainontzeko bi zonetako ehiza, parekoa izan da: Larre-Gainen 549 bota dira, eta eta Oriamendin 444 birigarro.

Oilagorra hasi da pixkanaka Europa iparraldetik etortzen
Oilagorra izaten da garai honetako beste izarretako bat, eta Muñoak adierazi duenez, hasi da pixkanaka pasatzen. Europa iparraldetik garai ho­netan hasten da etortzen, eta pase haundiena Europan hotz asko egiten duenean hasten da. Gainontzeko espezieekin al­de­­ratuta, Oilagorraren ehi­za ezberdina izaten da. Ba­soan ehi­zatzen da oilagorra, txakurrarekin, eta joan den urtetik, ehiztari bakoitzak harrapatzen dituen oilagor guztiak apuntatu behar ditu parte-orrian, eta oilagorrari eraztun bat jarri behar zaie hanketako batean. Urte bete pasa da ehiztariak arau berri hori betetzen ari direla, eta ehiza denboraldia bukatzen de­nean, parte guztiak Ehiza Fe­deraziora bidali behar dituzte.

Zozketetan, ehiztariak behera
Ilara luzeak izaten dira garai honetan arratsaldero Txantxan­gorrin, hurrengo eguneko ehiza postuen zozketan parte har­tzeko. Aurten ordea, zozketetan ehiztari gutxiago dabilela dio Muñoak: «ehiztari gutxiago da­bil aurten zozketetan, eta azken urteetako pase txarren ondorioz dela esango nuke. Beherakada, batez ere, Az­ketako zozketetarako nabaritu dugu. Aurreko urteetan, postuko hiru ehiztari izaten ziren zozketetan; eta aurten, bira iristea ere kosta egiten da. Larre Gainen zertxobait igo da eskaera, eta Azketan mantendu egin da».

Eguneroko partea egiteak, harrera ona
Diputazioak hala eskatuta, Txantxangorriko ehiztariek egunero ehizatu dutenaren partea egiten dute. Proba gisa ari dira egiten aurten, eta Muñoak azaldu duenez, ehiztariek ondo erantzun dute: «egunero etortzen dira zozketetara, eta egun horretan ehizatu dutenaren parte orria ekartzen dute beteta. Ondo ari dira erantzuten».


Diputazioak araudi berria argitaratu du, Gipuzkoarako

Euskadiko hiru Diputazioek ehi­zaren inguruko araudi be­rria argitaratu dute aurten, probintzia bakoitzerako ba­na. Urte asko da araudia be­rri­tu gabe zela, eta berrian honako hau biltzen da, besteak bes­te: ordutegiak, ehizatu litezkeen es­pe­zieak, segurtasun tartea... Den­bo­ral­dia hasi au­rretik Txan­txangorri el­ka­r­teak kide di­ren ehiztarien artean banatu zuen arau­dia, eta nahi duenak elkartean ber­tan du es­kuragarri. Ber­tan biltzen di­ren arau nagusiak, hauek dira:
  • Debekatuta daude espezieak erakartzeko tresna mekaniko eta elektrikoak.
  • Eskopeta erdi-automatiko eta automatikoetan ezin dira bi kartutxo baino gehiago eduki.
  • Ezin da ehizatu elurrak lurra etengabe estaltzen duenean.
  • Ezin da ehizatu bide publiko eta trenbideetik 50 metro baino gutxiagoko distantziara.
  • Ezin da ehizatu bide gorri edo berdeen inguruan, 20 metroko tartean.
  • Debekatua dago ehizatzea ur publikoen inguruan, baita ubide inguruetan ere
  • Herriguneetan ehizatzea debekatua dago. Baita nekazal inguruetan ere, hala edo agro­­turismoetan. Ezta ere, isolatutako bizitokien ingu­ruan, kanpin gune inguruan, aire librean dauden kirol guneen inguruan edo nekazal esplotazioen inguruan. Kasu guzti hauetan, babes muga 200 metrokoa da, buelta osoan.
  •  Bide berdeetan edo 2 metroko zabalerakoetan ehiztariak bi al­dee­tara, 250 metroko distan­tzia­ra ondo ikusten badu, aurreko debekua ez da kontuan hartzen.
  • Erbia eta untxia baimen bereziarekin bakarrik ehizatu daitezke.
  •  Azaroaren 30a arte, ehiza ordutegia da: 07:30etatik 17:30etara. Abenduaren 1etik aurrera, 8:00­etatik 17:30etara. Ohiko ehiza postuetan, Orden Foralekoak bar­ne, ordutegia da: eguzkia atera baino ordu bat lehenagotik, 17:30etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!