Hipo eta Tomax pailazoek Beldurraren etxean ikuskizuna eskainiko dute bihar Astigarragako kultur etxean. 17:30etan hasiko da ikuskizuna eta ordubetez kontatuko dituzte bi pertsonaien istorio xelebreak, kantuak eta jolasak; eta hainbat ezusteko emateko asmoa ere azaldu dute. Sarrerak Astigarragako kultur etxean daude salgai, 2,5 euroan eta bihar ordubete lehenago ere izango dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!