Bardenas ya Antimilitarista Ekimenarekin bat eginez, Antimilitarista Eguna izango da gaur, Kontrakantxa Gaztetxean. Nafarroako Erriberako hainbat herritako lagunak ere bertan izango dira, hala nola, tuterarrak. Goizetik hasita, izango dira: hitzaldi antimilitarista, herri bazkaria, Donde se cuecen las guerras dokumental emanaldia eta kontzertuak, A kaskarla eta Tírame del dedo que me pedo taldeekin. Bestalde, Bardenas ya argazki erakusketa dago. Bazkarira joan nahi duenak izena emateko zerrenda Garin tabernan eta Gaztetxean bertan dauka.
Kontzentrazioa, gastu militarren aurka, Tuteran
Abenduaren 10ean, larunbata, kontzentrazioa deitu dute Tuteran, Gastu militarren aurka, moztu itzazu! lelopean. Kontzentrazioa Foru Enparantzan izango da eguerdiko 12:00etan.
EGITARAUA
11:30etan, Hitzaldi antimilitarista.
14:00etan, bazkaria.
16:30etan, ‘Donde se cuecen las guerras’ dokumentala.
22:00etan, kontzertuak:
A kaskarla eta Tírame del dedo que me pedo.
Azaroaren 1etik 30era ‘Bardenas ya’ argazki erakusketa, Gaztetxean.
Abenduaren 10ean, kontzentrazioa Tuteran: ‘Gastu militarren aurka, moztu itzazu!’