Hernanik ere «EZ», emakumeen aurkako indarkeriari

Kronika - Erredakzioa 2011ko aza. 26a, 01:00

Emakumeen aurkako indarkeria bukatu dadila eska­tzeko, kontzentrazioa egin zuten atzo hainbat hernaniarrek, Txoko Feministak eta Berdintasun Kontseiluak deituta. Herritar mordoa bildu zen Plaza Berrin Eraso sexistarik ez zioen pankartaren atzean. Besteak beste, bertan izan ziren uztailaren 3an hil zuten eta erasotu zuten Rosario Roman de la Fuenteren eta Yolanda Sanchezen senideak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!