Administrazioak, diru-laguntza gehiago bilatzen

Kronika - Erredakzioa 2011ko aza. 26a, 01:00

diru laguntza gehiago bila­tzen ari dira administrazioak, azaroaren 6ko uholdeetako kaltetuei ordaintzeko. Asegu­ruen Kontsortzioak kubritzen ez dituen kasuei nola lagundu ari da aztertzen Diputazioa, eta bere esanetan, kalteak haundiagoak dira aurreikusitako laguntzak baino (307/2005 Errege Dekretua). Horregatik, Di­putazioa Espainiako Go­ber­nuarekin bildu da, beste diru-laguntza batzuk atera ditzan.

Kalte haundiak, baratza eta baserri bideetan
Joan den ostiralean Sandius­terrin izan ziren Diputazioko kideak, eta bertan Garbiñe Errekondo diputatuak azaldu zuen, kalte haundiak jasan dituztela Uru­mea ondoko ba­ra­tzek, eta baita baserrietako bideek ere. Es­painiako Go­ber­nuak azaldu omen zuen, diru-lagun­tza ho­riek Nekazaritza eta Landa Mi­nisteriotik ematen dituztela. Lantegi, denda, etxebizitza, automobil eta motorrentzat diru-laguntza gehiago ere eskatu ziren, eta kasu horietan, interes bajuko kredituak (ICO linea) eskatzeko aukera izango dela adierazi omen zuen Espainiako Gobernuak.

Eusko Legiltzarrak eskatu du, uholdeen kontrako obrak lehenbailehen hasteko
Uholdeei buruz hitz egin du Eusko Legebiltzarrak ere, eta hainbat eskaera egin ditu. Batetik, administrazio guztiei eskatu die, lehenbailehen hartzeko neurriak uholdeen kontra. Bestetik, Eusko Jaurl­a­ritzari es­katu dio Espainiako Go­ber­nuari esijitzeko, diru-laguntza linea berri bat atera­tzea asegururik ez dutenen­tzat, 2010eko Ziklogenesian egin zen moduan. 

Aseguruen Kontsortzioa, 3.000 eskaeratik gora aztertzen
Uholdeetan kalteak jasan eta asegurua dutenak hasiak dira kalte ordainak jasotzen, Aseguruen Kontsortziotik. 140 kasutan diru laguntzak eman dituztela jakinarazi zuen asteartean Kontsortzioak, eta guztira 247.000 euro emanak dituela. Beste 3.200 eskaera aztertzen ari omen dira, eta 100 miloi eurotara iritsi omen litezke kalte-ordainak. Txarrenera, 4 hilabete barru ordainduko omen dira laguntzak. Kasurik «errazenak» ordaindu dira orain arte; gainerakoek denbora gehiago behar omen dute, industria eta komertzioetako kasuak, adibidez. 35 peritu jarri ditu Kontsortzioak lanean, eta oraindik badago aukera eskaerak egiteko: 

Telefonoz: 902 222 665. Internetez: www.consorseguros.es

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!