Ahotsa, saxoa eta txistuaren erritmora, gaur

Kronika - Erredakzioa 2011ko aza. 26a, 01:00

Kantuz Abesbatzak, txistulariek eta Metal boskoteak kontzertua eskainiko dute gaur, 19:00etan, Sandiusterrin.

Santa Zezilia Eguna as­tear­­tean izan zen eta horren harira kontzertua eskainiko dute gaur, Kantuz Abesba­tzak, Hernaniko eta inguru­ko txistulariek eta Metal bos­koteak. Kontzertua arra­tsaldeko 19:00etan izan­go da Sandiusterrin. Denera, 13 abesti interpretatuko di­tuz­te. Kontzertua hiru ataletan banatuko dute. Hasteko, txis­­tu­lariek eta Metal bosko­teak joko dute Patxi Ape­ze­txearen zuzendaritzapean. Lau abesti joko dituzte. Ondo­ren, Kan­tuz Abesba­tza­ren txanda izango da. Igor Arroyoren aginduetara 7 abesti abes­tuko dituzte. Eta kontzertua bukatzeko, denek elkarrekin bi abesti eskainiko dituzte.

Egitaraua

Txistulariak eta Metal boskotea
Zuzendaria: Patxi Apezetxea
1. Aietsu (Biribilketa).......... R. Esnaola
2. Amaiur ........................... J. Iruretagoiena
3. Bizkaia maite ................. B. Lertxundi, Mold.: X. Zabala
4. Kontrapasa .................... X. Lete, Mol.: J. Astiazaran

Kantuz Abesbatza
Zuzendaria: Igor Arroyo
1. Rorando coeli ................ Jan Campanus Vodnansky            
2. Nahi zu yayin ................. Pablo Sorozabal
3. Zure boza ....................... Xabier Sarasola
4. Xauli-xauli ...................... Tomas Garbizu
5. Maitasun atsekabea ......  J. Guridi
6. Arrosa lore lore ............. Mol.: Luis Elizalde
7. Axuri beltza ...................  (Herrikoia) Mol.: J. Busto


Guztiek batera
1. Behin batean Loiolan .... Hitz.: Bilintx, Mol.: J. Astiazaran
2. Habanera .......................  X. Lete, Mol.: J. Astiazaran

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!