Herrietako kantuak: arrantza, artzaintza eta baserriko lanaren erakusle

Kronika - Erredakzioa 2011ko aza. 25a, 01:00

Fernando Larruquert-en ‘Euskal Herri-Musika’ dokumental ospetsua izango da ikusgai gaur, 20:00etan, Biterin. Sarrera, dohainik.

Herri musikari buruz egin den dokumentalik ezagunenetakoa izango da ikusgai, gaur 20:00etan, Biterin. Fer­nan­do Larruquert zuzendariaren Euskal Herri-Musika (1978) emango dute, Her­nani’n Mu­sik programaren ba­rru­an. Larruquert bera, bertan izango da eta pelikularen ostean, mahaingurua egingo da Juanmari Beltran eta Txomin Artola solaskide dituela. Sarrerak dohainik ari dira banatzen, Biterin.


Lanaren eta musikaren arteko harremana
Fernando Larruquert-en Eus­kal Herri-Musika film ospe­tsuak, lanaren eta musikaren arteko harremana azaltzen du 68 minututan. Arrantzaleen, artzainen eta baserritarren bizitza eta doinuak erakusten ditu; kobazulotan bizi ziren gizakien antzinako oihuak ahaztu gabe. Ikuspegi ahalik eta zabalena eskaintze aldera, gertaera sozialak aipatzen ditu Larruquert-en lanak, eta baita pasarte gatazkatsuak ere. Horien berri emateko sortzen baitira herrietako kantuak. Horrez gain, euskal musika tresnak modu zehatzean deskribatzen dira eta baita bertsolaritza ere.

Ikastetxeetan, proiekzioak
Pelikulaz gain, gaur, Her­naniko ikastetxeetako ikasle taldeei proiekzio bereziak eskainiko zaizkie. Goizeko 09:00etan, Urumea, Elizatxo eta Inmakuladan izango dira. Langile Ikastolan, berriz, goizeko 11:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!