‘Bienvenido’ pelikula gaur, harremanei buruzko zikloan

Kronika - Erredakzioa 2011ko aza. 25a, 01:00

Emanaldia 19:00etan izango da Sandiusterrin eta ondoren mahaingurua egingo da.

Amher elkarteak Inmigra­zioa eta harremanak gai hartuta, zine zikloa antolatu du. Aurtengo ziklo honetan, etorkinen eta bertan bizi direnen artean sortzen diren harremanak aztertuko dituzte. Harre­man asko sortzen dira, hala nola, lan harremana, lagun­tza, gorrotoa, gertutasuna, la­guntasuna, bikote harremana... Zineak, herrialde batean jaio direnen eta bertatik kan­po jaio direnen arteko harreman horiek landu izan ditu behin baino gehiagotan eta pelikula horietako hiru izango dira ikusgai. Gaur izango da lehenengo emanaldia: Bienvenido. Hu­rren­­­­­goa abenduaren 2an izango da: Los visitantes. Eta azkena abenduaren 16an: Retorno a Hansala. Guztiak ostiraletan izan­­­­go dira, arra­tsaldeko 19:00e­­­­­tatik aurrera, Sandius­terrin, doan. Peliku­laren ostean, mahaingurua izango da.

‘Bienvenido’
Iraneko Kurdistanetik Inga­la­terrara doan 17 urteko gaz­te bat Frantziatik ezin pasata ge­ratuko da. Bertan, Simon ezagutuko du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!