Euskara landu eta ikasteko aukera dago oraindik Hernani, Astigarraga eta Urnietako AEK euskaltegietan. Autoikaskuntza metodoarekin esaterako, etxean eta euskaltegian ikasi daiteke euskera. Astean behin tutoretza pertsonalizatua izaten da.
30 minutuan aritzen dira zalantzak argitzen, estrategiak lantzen eta eguneroko bizitzan euskara erabiltzen. Horrez gain, astean bi orduko klasea era izaten da. Afariak, jolasak, irteerak eta Zilegi Eskoletan parte hartzeko aukera ere badago. Informazio gehiagorako: hernani@aek.org edo 607 59 28 64 / 607 61 06 87.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!