Hernaniko Gazte Asanblada berritzeko asmoz, asanblada zabal bat egin zen joan den larunbatean, Gaztetxean. Bertan, 100 gazte inguru elkartu ziren eta galdera batzuetatik abiatuta, eztabaidatzen aritu ziren. Oso eztabaida positiboak atera zirela azaldu dute eta gazteak ilusioz eta lanerako gogoz daudela. Hurrengo hitzordua larunbatean jarri dute, eta bertan landuko dituzte aurrekoan ateratako ideiak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!