Jose Mari Arandia hernaniarra, bigarren.

Kronika - Erredakzioa 2011ko aza. 24a, 01:00

Gipuzkoako Diputazioak etxean egindako konpost lehiaketa antolatu du eta asteartean banatu ziren sariak. Jose Mari Arandia hernaniarrak lortu du bigarren saria (750 euro). Irabazlea Joseba Mitxelena oiartzuarra izan da, eta hirugarrena Jesus Mari Ruiz oiartzuarra. Gipuzkoa osoko herritarrek hartu dute parte, 53 lagunek hain zuzen. Epaimahaia osatu dutenak: Diputazioko teknikariak eta Domingo Merino, Fraisoroko zuzendaria. Konpostaren kalitatea hartu dute kontuan, eta erabakia hartzea zaila izan dela azaldu dute, «aurtengo maila haundia izan baita».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!