alderdi Sozialistak Diputazioari galdetu dio zergatik eramaten den Hernaniko, Usurbilgo eta Oiartzungo organikoa Iparraldeko Itxasu herrira. Galdera hori eta beste hainbat egingo dizkio astearteko Plenoan Alkateari Estafania Morcillok, Henaniko PSE-EEko ordezkariak; hala jakinarazi du Kronikara bidalitako prentsa oharrean. Morcillok dio, Alkateak ez duela informaziorik eman orain arte egin diren Atez Atekoaren inguruko gestio eta asmoei buruz, eta horri buruz galdetuko duela gaur: «Zenbat kostatuko da organikoa Itxasura eramatea? Datozen hiru urteetan zenbat organiko jasotzea aurreikusten da? Alkateak noizko aurreikusten du organikoa tratatzeko planta bat egitea? Zein izango da basura tasa datozen urteetan?».
Garbitaniaren inguruan ere, informazio eske
Garbitaniari buruzko informazioa ere eskatuko du asteartean Morcillok: «Zein kostu du Garbitania enpresak Atez Ateko bilketa egiteak? Zein dira gastu eta sarrerak?».