Larunbatean postua jartzeko, izen ematea bihar bukatuko da

Kronika - Erredakzioa 2011ko aza. 23a, 01:00

Hilabeteko azken larunbata izaki, larunbat honetan Udalak Bigarren Eskuko Azoka antolatuko du Atsegindegin. Azoka horretan jendeak berrerabil daitezken gauzak ( liburuak, arropa, bitxiak, jostailuak, apaingarriak....) saltzeko eta erosteko aukera izango du. Postua jar­tzeko izena eman behar da eta bihar da azken eguna. Apuntatzeko: 943 33 70 43 edo udaletxeko 4. pisura jo behar da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!