Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalerdiak asteburuan hasiko dira eta sarrerak salgai daude www.gpuntua.com helbidean. Larunbatean jokatuko da aurreneko saioa, Arrasaten, eta Beñat Gaztelumendi eta Agin Rezola Hernaniko Bertso Eskolako bertsolariak izango dira bertan. Bigarren saioa Tolosan izango da, igandean, eta bertan ere Hernaniko Bertso Eskolako bi bertsolari ariko dira: Unai Agirre eta Jexux Mari Irazu. Finalaurreko azken saioa Hernanin izango da, Galarretan, abenduaren 4an. Antolatzaileak bertan izan ziren larunbatean eta gustora geratu ziren instalazioek eskaintzen dituzten abantailekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!