Herriko musikariek alaitu zuten atzoko egun goibela

Kronika - Erredakzioa 2011ko aza. 23a, 01:00

Lainoak eta euria izan zi­ren nagusi atzokoan, baina ez ziren oztopo izan Herna­niko musikariek euren egu­na ospatzeko. Santa Zezilia behar bezala ospatu zuten, arratsaldean hiru kontzertu eskainiz eta eguna alaituz. Musika Eskolako ikasleak, lehendabizi, plaza girotu zu­ten udaletxeko arkupetan es­kaini zuten saioarekin. Ondo­ren, Musika Eskolako ikasleek baita ere, San­ta Zeziliako kon­tzertua eskaini zuten San­diusterrin. Goiz Eguzki abes­ba­tzako kideek ere ospatu nahi izan zuten musikarien eguna eta 10 kantutako kon­tzertu ederra eman zuten. Bestalde, Musika Eskola­ko txistulari eta saxofoi taldeek kontzertua emango dute gaur, Gasteizen. Kontzertu hori bera eskaini zuten igandean, Uda­le­txeko arkupetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!