Elektrizitatea etxean nola moldatu ikasteko aukera, gaur

Kronika - Erredakzioa 2011ko aza. 22a, 01:00

Zilegi Eskolaren barruan, ikastaro bat hasiko da gaur Hernanin. Jon Lizarragak elektrizitatea etxean nola moldatzen den azalduko du. Hernaniko AEK euskaltegian izango da 14:30etatik 16:30etara. Azaroaren 29an eta abenduaren 7an izango dira beste bi saio. Astigarragako euskaltegian ere izango da aukera ikastaro hau jasotzeko: abenduak 5, 12 eta 19, 09:30etatik 11:30etara eta 19:00etatik 21:00etara. Izena emateko: 607 592 864 eta hernani@aek.org. 

Bestalde, informatikari buruzko ikastaroa emango du Arkaitz Sukuntzak, Astigarragan, abenduaren 13 eta 20an. Nola babestu haurrak interneteko arriskuez eta sare sozialak landuko dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!